Adolphe Adam

Adolphe Charles Adam (Paris, 1803ko uztailaren 24a - ''ibidem'', 1856ko maiatzaren 3a) frantziar musikagilea izan zen.

Jean-Louis Adam musikagile eta musika irakaslearen semea izan zen. Organoa eta harmoniuma ikasi zituen Parisko kontserbatorioan. Vaudevilleko abestiak idatzi zituen eta organoa joz irabazi zuen bizitza. Irabazitako diruarekin Europan zehar bidaiatu zuen eta Genevan ezagutu zuen Eugène Scribe, eta harekin kolaboratu zuen. 1847an opera-etxe berri bat ireki zuen Parisen, baina hurrengo urtean itxi egin zuen. Itxierak zor handiak eragin zizkion eta kazetari lana egin behar izan zuen. 1849tik hil arte konposaketa irakatsi zuen Parisko kontserbatorioan.

Adamen lanik ezagunenak ''Giselle'' balleta eta ''Le postillon de Longjumeau'' eta ''Si j'étais roi'' operak dira. Baita ''Minuit, chrétiens'' Gabonetako abestia ere. 39 opera eta hainbat ballet konposatu zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Adam, Adolphe,', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali