Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez ''United Nations International Children's Emergency Fund'', UNICEF) Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak sortu zuen 1950an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako haurrei laguntzeko. 1953an organismo iraunkor bilakatu zen Nazio Batuen barnean.

Gaur egun UNICEFek muturreko pobrezia dagoen tokietan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Hauek dira bere 5 lehentasunak:

* Haurtzaroaren biziraupena eta garapena. * Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna. * Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea. * HIESa eta haurrak. * Haurren eskubideen zaintza politikak.

1965ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.

Unicefen beste zeregin nagusi batzuk dira larrialdi egoeretan jardutea bizitzak salbatzeko, sufrimendua arintzeko eta haurren eskubideak babesteko. Horretarako, hornidurak eskuratzeko kanpainak egiten ditu, garapen-programetarako zein larrialdi-egoeretan jarduteko.

UNICEFek gizabanakoen, enpresen, fundazioen eta gobernuen borondatezko ekarpenek finantzatzen dute bere osotasunean. 1965ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta 2006an Concordiako Asturiasko Printzea Saria.

2015ean, Unicefek 2.700 milioi euro eskatu zituen, Siriako gerragatik, ebolagatik, Nigeriako egoeragatik eta Ukrainako gerragatik. Gatazken edo gaixotasunen ondorioz, 62 milioi haur egoera larrian zeuden Unicefen ustez. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 40 emaitzak -- 43 bilaketa honetara 'Unicef.', Bilaketaren denbora: 1,05s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali