Claudio Santoro
Claudio Franco de Sá Santoro (Manaus, Amazonas, 1919ko azaroaren 23a - Brasilia, 1989ko martxoaren 27a) brasildar musikagilea izan zen.Oso gazterik hasi zen musika-ikasketak egiten. Biolin-karrera egin zuen Rio de Janeiroko Musika Kontserbatorioan, eta 18 urterekin biolin-irakasle zen. 1948 inguruan, musika dodekafonikoaren eraginpean, adierazpen liriko soiletara jo zuen. Geroago, bere garaiko beste musikari asko bezala, abertzaletasun musikalera iritsi zen, folklore-musikaren eraginarekin. 1960ko hamarralditik aurrera, baina, musika dodekafonikora itzuli zen, aurreko aldietako elementuak eta esperientzia elektroakustikoak tartekatuz. Lan aipagarrienak: ''Batucada'', ''Canto de amor y paz'', eta zenbait sinfonia eta kontzertu. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13
-
14
-
15
-
16
-
17
-
18
-
19
-
20
-
21
-
22
-
23
-
24
-
25
-
26
-
27
-
28
-
29
-
30
-
31
-
32
-
33
-
34
-
35
-
36
-
37
-
38
-
39
-
40