Bartolomé de las Casas
Bartolome de las Casas (
Sevilla,
1474 edo
1484 -
Madril,
1566ko uztaila)
enkomienda-buru espainiarra izan zen, baita fraile domingotarra (
Ordo Praedicatorum), kronista, teologoa, filosofoa, legelari eta
Chiapasko (
Mexiko, garai hartan
Guatemalako Kapitaintza Nagusiaren eskumeneko lurraldea) apezpikua eta idazlea ere. Hogeita hamar urte zituela, publikoki uko egin zien esplotatu zituen indiarren banaketa eta
enkomiendei, eta, ordutik, indiarrenk defentsan aritu zen. Horregatik,
indigenen defendatzaile nagusitzat hartzen da, eta hispaniar "Indietako indiar guztien prokuradore edo defendatzaile unibertsal" izendatua izan zen.
Wikipediatik informazioa lortu